XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SORLEKUA.

Oroipen zarretan murgil ta, birbiziz aurtzaroa
nire baserritar sorleku maitearen magalpean,
ni izan nintzan mutikoaren ibillietara noa,
ainbat bizi-eskeintz, amets gozo aurkituz bidean
.

Lurrarekiko artu-emonean ta lurrinpean
bizitzen ikasia oi dan gazigezatasunez
burdiñaraz, labortzez itaurren edo onenean
astoaz egur, bedar billa egungo beartasunez
.

Izadiaz bizia biziz ume egazkadatan
aizeaz, txoriekaz, zugaitzakaz ere itz egiñez;
garien oritasun ta arto muskertasunetan
begiak gainberatuz izatearen atsegiñez
.

Edo auzoz-auzo Agarre, Gorriene, Matxiñenez
asti unetan tarteka, lagunak nunbait alkartuz
gure irudimena egatzen zan berein bidez
ume pozera nekazari alorrak itxarotuz
.

Gorakundezko biozkada ederrak bizi genduzan
utsaren utsez, ezebezez pozturiko egunak
ta, geiago alakorik iñoiz sortuko ez ziran
amets lilluraz bizitako bizialdi kutunak
.

Neguko gau luzeetan, gaztañak erre bitartean
arako Marimunduko sorgilei bizi-araziz
edo Peru-maritxuzko barregarritasunean
ogera orduko uneak ipuin-ipuinka biziz
.